12:00etatik 12:30etara Zankaluzeak zuzenean umatzen. Ez ezazu galdu!

Asteazkena, 2016(e)ko ekaina(r)en 08-(e)an 07:37etan

Ikaragarrizko zortea daukagu, zentroko behatokiaren aurrean zankaluze bikotearen  habia daukagu.

Espezie honek lur gainean egiten du habia, belar eta ihi gutxi batzuk erabiliz. Bertan arrautzak jarri eta inkubatuko ditu.

Zankaluze hauek ihitza txikitxo bat daukan irlatxo batetan daude kamuflatuta.

Nido

Egun hauetan zehar eta txitak jaiotzen diren arte, egunero 12:00etatik 12:30etara zuzenean jarraitu ahal izango dugu umaldia aurrera ateratzen gure web orriko zuzeneko kameraren bitartez.

Arriskuak hainbat lekutatik etorri ahal zaizkio, airetik zelatan dabiltzan kaio, miru beltz, zingira mirotzak … eta espero dezagun uretatik inbaditzailea den bisoi amerikarra ez agertzea, berau baita urmaeleko hegazti habiagileen areriorik nagusiena.

Comiendo

Begira ezazue ihitzaren eskuin aldera dagoen orban zuritxoa, hori inkubatzen dagoen zankaluzearen burua da … ia nor den jaioko diren 2-4 txitak ikusten dituen lehenengoa.

Kamera zuzenean: http://goo.gl/cNDW2Y

Ah… eta izan pazientzia, hau natura zuzenean da eta!!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information