“BirdFlyway” (Hegaztien ibilbidea) natura-turismora zuzendutako ekimen berritzailea hasten da.

Osteguna, 2016(e)ko maiatza(r)en 05-(e)an 11:49etan

2 Colocación de la placa inaugurativa del Birdflyway

- URDAIBAI RESERVE - Iosu Madariaga Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Sailburu ordea "BirdFlyway ekimenean nazioarteko zentro" identifikazio plaka jartzen. 

Gaur 2016ko maiatzaren 5ean BirdFlyway natura-turismora zuzendutako ekimen berritzailearen hasiera ekitaldia egin da Urdaibai Bird Centerren. Ekitaldian bertan, lehenengo pasaportearen zigilatzea ere burutu delarik.

Urdaibai Bird Center proiektu berritzaile honen bitartez Europara zabaltzera doan modura, lehenengo pasaportea Athletic Club-ri eman zaio, filosofia bakarrarekin Euskadi urterik urte Europan zabaltzeko bide egiten saiatzen den futbol taldeari.

2 Entrega pasaporte Athletic Club

Horrekin batera bigarren pasaportea Iosu Madariagari eman zaio Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko sailburu ordeari eman zaio.

2 Entrega primeros pasaportes Athletic Club de Bilbao y Gobierno Vasco

BirdFlyway Santiago bidearen antzeko esperientzia bat da, ekimen honek bisitariei Europako natur ingurune garrantzitsuenak ezagutu, bertako fauna, flora kultura eta historiarekin disfrutatzeko aukera emango die.

Etapa bakoitzera egingo den bisita abentura bat izango da eta ekimen honetarako diseinatu den pasaporte batetan erregistratuta geldituko da. Etapa bakoitzean erronka erraz batzuk burutu beharko dira eta horien bitartez ingurua ezagutzeko aukera emango da.

Ekimenaren hasiera ekitaldiaren aurkezpena burutu ostean, bisitari guztientzako hasiera ofiziala igande honetan, maiatzaren 8an Hegazti Migratzaileen Mundu-mailako eguna aprobetxatuz egingo da. Momentu horretatik aurrera nahi duen edonork ibilbidean dagoen edozein zentrotara hurbildu eta bertan aurkituko du informazio guztia.

2 P1390276

Urdaibai eta BirdFlyway ekimenaren erronkak

2 Sellado primer pasaporte

Lehenengo pasaportearen zigilatzea

Informazio gehiago ekimenaren web orri ofizialean: www.birdflyway.com

Hastera doa abentura!!!!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information