Arrano arrantzalea bueltatu da Urdaibaira!

Larunbata, 2016(e)ko apirila(r)en 16-(e)an 08:07etan

1

- URDAIBAI RESERVE- Itzuli da Urdaibaira ugaltzeko gai izan daitekeen lehenengo arrano arrantzalea. Gertaera garrantzitsua da, Urdaibai Bird Centerrek (Aranzadi Zientzi Elkartea) Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin abian duen berreskuratze proiektu honetarako.


Aste honetan bertan, arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuan zehar hainbeste itxaroten egon garen momentua iritsi da Urdaibaiko paduretara: Erreserban ugaldu daitekeen lehenengo hautagaiaren etorrera.Izan ere etorri den arranoa, 2013an Eskozian jaio eta Urdaibain askatutako ar bat da. Identifikazioa hankan jarrita daraman N3 jartzen duen eraztunari esker egin ahal izan dugu. Duela pare bat egun ikusi genuen, baina ezin izan ginen askorik hurbildu eta identifikatu gabe gelditu zen.

6

Atzo ostera eraztuneko zenbaki eta letra argi eta garbi ikusi ahal izan genituen Murueta aurrean platuxa bat jaten zegoen bitartean. Arratsaldez Urdaibai Bird Center aurreko paduran ikusi ahal izan zen ilundu zuen arte.

2

N3 iazko urtean ere gure ingurura hurbildu zen eta udan zehar ere Legutio ondoko Undurragako urtegian ikusi zen. Gainera 2012an Eskozian jaiotako eme batekin ere ibili zen gorteiatze lanetan.

3

Gaur egun N3k 3 urte dauzka beraz, bikotea eratzeko eta ugaltzeko gai da. Hori horrela izanda, berreskurapen proiektuaren ikuspuntutik arrakasta itzela litzateke.
Orain, lehenengo gauza bikotea bilatzea izango da, adibidez iazko urteko Eskoziako emea.

4

 Iaz "Jaun-zuriarekin" egin bezala, N3ri ere izena jarri diogu: "Roy". Izen hau, proiektuan aholkulari modura parte hartu duen Roy Dennis Eskoziako omenez jartzea erabaki da, berorrek emandako laguntza ezinbestekoa izan baitzen proiektua sortzeko orduan eta duela 4 urte abian jartzeko orduan. Horiek horrela gaur egun hasi da fruituak ematen.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information