Hezeguneen mundu-mailako eguna Urdaibai Bird Centerren, zatoz igandean gurekin ospatzera!

Asteartea, 2016(e)ko otsaila(r)en 02-(e)an 11:47etan

port eusk1

Gaur otsailaren 2a hezeguneen mundu mailako eguna ospatzen da, eta honen harira datorren igandean otsailaren 7an Urdaibai Bird Centerrek ate irekien eguna burutuko du egun seinalatu honetan parte hartu nahi duen guztiarentzat.

padura

Mundu-mailan aldi berean ospatzen den egun honen helburua, hezeguneen ezaguera, ikerketa eta gozamenean aritzea da eta Bizkaiko hezeguneek betetzen duten funtzio estrategikoa ezagutzea. Izan ere gizadiaren etorkizuna, hein handi batetan ekosistema hauetan oinarritzen baita.

Denetarik

Horretaz gain, Europako hegaztien ugalketarako eta negu-paserako eremu garrantzitsuak dira.
Egunak berak gure hezegunetan Europako hegaztien negu-pasarekin bat egiten du; hori dela eta, urteko sasoirik hotzenetan ehunka hegaztik negua pasatzeko eremu modura hartzen ditu Gautegiz Arteagako padurak, hegazti kopuru handiak mantenduz.


Ikusiko ditugun hegaztien artean aipatzekoak dira besteak beste: mokozabala, kuliskak, hegaberak, lertxun hauskarak, martin arrantzaleak, uroiloak, txilinportak eta espezie askotako ahateak. Beste askoen artean txori zezenak eta bisitari bitxi modura Europako oso iparretik iritsi berri zaigun izotz-ahateak aipamen berezi bat merezi dute.

havelda

Berriki agertu den Izotz-ahatea Oruetako hezegunean

Beraz, otsailaren 7an Urdaibai Bird Center-ek, ate irekien eguna eskainiko du goizeko 11:00tik arratsaldeko 17:00etara. Bisitaldiak autogidatuak izango dira zentroko proiektuak ezagutzeko, eta zentroko begiratokira iristerakoan teknikarien laguntza jasoko dute espezieen identifikazioan laguntzeko, hezeguneen kudeaketa nola egiten den azaltzeko...


Bisitaldi guztiak doakoak izango dira egun horretan.


Zatoz hezeguneen eguna ospatzera!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information