400 lagunek bisitatu dute Urdaibai Bird Centerra Hezeguneen Munduko Egunean

Asteartea, 2026(e)ko otsaila(r)en 03-(e)an 09:35etan

WPN DMH 2026 Anillamiento

Argi eta garbi dago padurak jende askoren interesekoak direla eta euren bihotzetan daudela. Hezeguneen Munduko Egunean, bisitari kopuru itzela izan dugu Urdaibai bisitatzen, hurbildutako guztiak gogotsu izan dira hegaztiak behatzeko orduan eta padurako neguko garaia eta koloreak ikusteko. Eguna ospatzera etorri diren ehunka pertsonen artean adineko pertsonak, haurrak dituzten familiak eta lagun taldeak hurbildu dira. Edonor izan daiteke naturaren maitale.

WPN DMH 2026 observatorio

Jakina, oraingoan ere naturak ez du huts egin. Astetako euriaren ondoren, ateri izan dugu eta padura guztiz distiratsu, benetan. Adar baten gainean, uraren gainean, Oruetan astebete baino gehiago daraman arrano arrantzalea protagonista izan da. Aukera paregabea izan da gure bisitariek hegazti harrapari bikain honen ikuspegiaz gozatzeko, bereziki haurrak txundituta utzi batitu.

WPN DMH 2926Aguila

Flamingoak ere gozagarri izan dira denentzat, ahate buztanluzeak, txistulariak eta paitta arrunta ikuskizun bikain bihurtu dira. 

Silbones

Gure inguruan hain arraroa den Elano urdin bikote batek ere gure begiak gozatu ditu, begi gorriak dituen hegazti harrapari zuri ederrak.

Elanios

Eguraldi onari esker, eraztunak jartzeko gure erakustaldi zientifikoa egin ahal izan dugu, eta gure gonbidatuek ikasi dute teknika horiek nola laguntzen duten habitatak eta hegazti-populazioak kontserbatzen. Goizean zehar, amilotxak, txontak, kaskabeltzak, gardantxiloak eta txolarreak eraztundu ditugu.

Eskerrak eman nahi dizkiegu egun berezi honetan etorri diren guztiei. Hezeguneak guztion bihotzetan daudela argi dago!!

WPN DMH 2026Marisma

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information