Aukera paregabea Urdaibain! 2025eko udako Urdaibai Bird Centerreko ingurumen eta natur turismoko boluntarioen programa.
Osteguna, 2025(e)ko maiatza(r)en 15-(e)an 09:41etan |
Urdaibai Bird Centerretik 2025eko uda honetan egingo den urteko boluntariotza-kanpainaren berri ematen dizuegu. Boluntariotza ekainaren 1ean hasi eta irailaren 15ean amaituko da.
Boluntariotza-programa honen helburua pertsonak prestatzea da, ingurumenarekin eta natura-turismoarekin lotutako arloetan esperientzia har dezaten eta, horrela, ingurumen-hezkuntzaren, ekoturismoaren eta ikerketaren esparruan gaitasunak gara ditzaten. Boluntariotzak funtsezko zeregin hauek izango ditu: - Urdaibaiko natura-baliabideen ingurumen-hezkuntza eta dibulgazioa. Boluntarioak aukeratzeko orduan, honako hauek baloratuko dira: - Boluntariotzan parte hartzeko arrazoiak
Kanpainan parte hartzen dutenek Urdaibai Bird Centerreko instalazioetan ostatu hartzeko aukera izango dute. Mantenua eta joan-etorriak boluntarioaren kontura izango dira. Zentroaren inguruan, Urdaibaiko Biosfera Erreserban bertan, aparteko edertasuna eta berezitasuna duten lekuak bisita daitezke: Santimamiñeko kobazuloak, Ogoñoko itsaslabarrak, Laidako eta Lagako hondartzak, artadi kantauriarra, landazabal atlantikoko paisaiak, Gernika eta Bermeo...
Interesdunek erantsitako inprimakia bete beharko dute.
Formulario /Eskaera Inprimakia/Application Form Izena emateko epea ekainaren 18an amaituko da eta ekainaren 20an jakinaraziko zaie hautatuei. Ekaineko lehenengo 2 txandak aukeratzen dituztenei, maiatzaren 25ean jakinaraziko zaie aukeratuak izan diren edo ez. Ekainaren 1etik 30era Hautagaiak hautatzerakoan, lehentasuna emango zaie hilabeteko txandak aukeratzen dituzten boluntarioei. Boluntariotza amaitutakoan, boluntariotza-aldian egindako lanen gaitasun-ziurtagiria jasoko dute parte-hartzaileek. Anima zaitezte elkar ezagutzera eta gurekin ikastera!
|