Mertzede ikastetxeak Urdaibai eta arrano arrantzaleari buruzko antzerki lana aurkeztu zuen Lizeoan

Friday, 13 May 2016 11:51
There are no translations available.

mer1

- URDAIBAI RESERVE - Mertzede ikastetxeko ikasleek WOW (World Osprey Week) ekitaldian aurkeztu zuten antzerki lana Gernikako Lizeoan. Pasaden astean 400 ikasle eta irakasle aurrean antzeztu zuten goizean eta arratsaldean berriro bere gurasoentzako saio berezian ere bai. Antzerki lan ikaragarri hau egiteko 4 hilabete lan ta lan egon ziren, Irakasleek gidoia idazten eta ondoren ikasleen interpretazioa lantzen, ikasleen hizlaritza-gaitazuna handitzeko asmoz. Baita ere antzezpen teknikak landu zituzten ikasle bakoitza bere paperean ondo egokitzeko. Antzerki lan hau burutu zen Umeen XXVIII. Antzerki astearen testuinguruan.

  

Antzerki lan honetan ikasleek Urdaibaiko ondare naturala beste ikastetxeko umeei erakutsi zieten izugarrizko trebetasunarekin, lehen hezkuntzako ikasleak izan arren. Baita ere Urdaibai Bird Centerren arrano arrantzaleen inguruan iazko urrian egin zuten bisitaldia agertzen da. Bisitaldi horretan arrano arrantzalearen bisitza, mehatxuak, migrazioak, eta berreskuratzeko proiektua ikasi zuten eta oso ondo isladatu dute antzerki lan honetan. Azpimarratzekoa da Mertzede ikastetxeak apirilan bideo hitzaldi baten parte hartu zuela Euskal Herriko beste 6 ikastetxekin arrano arrantzaleari buruzko lanak elkar aurkezten.

 mer2            mer3

 Zorionak, lan bikaina egin duzuelako.

 

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information